Hurbil zaitezte gure baserrira artzainaren bizitza ezagutzera!
Ekintza hau mota ezberdinetako taldeei zuzendua dago: denetariko elkarteak, AMPAk, bidaia agentziak, aisialdi taldeak, eta abar luze bat.
Paisai harrigarri batean egun ederra pasatzeko aukera bikaina.
Taldearen behar eta nahitara egokitzen saiatzen gara, gure aukeren barruan.
Beti egiten dugun tailerra, animaliena da. Hartan, kortara joango gara bertako animaliekin harremantzera: ardiak, poniak, txakurrak…
Artaldeari eskuarekin jaten emango diozue, bildotsei biberoiarekin, ardiak jeisten ikasiko duzue…
Honez gain, taldearen arabera, beste tailer 1 edo 2 gehiago egiten ditugu, hauek aukeran:
Mami tailerra, Idiazabal gaztari buruz ikasi bitartean, nagusienentzat
Taloak zerotik hasita txokolatearekin jateraino, denentzat egokia izan daitekeena
Artile-tailerra haur eta gaztetxoentzat
Plastilina natural tailerra ume oso txikiez osaturik taldea bada.
Ekintzek goiz osoan zehar irauten dute.
Ekarri ezazue bazkaria etxetik eta geratu hemen bazkaltzen eta zelaietan jolasten tarte bat gehiago!
Biberoiak eta papilak berotzeko mikrouhin labea daukagu.
NOIZ
Abuztuaren 1etik 31ra
IRAUPENA
3:30-4:00 ordu ekintzekin + bazkaltzeko tartea
HASTEKO ORDUA
10:00etan
KOKAPENA
Alluitz Natura
MendiolaAuzoa 25
48220 Abadiño
Bizkaia
http://www.rtve.es/alacarta/videos/aqui-la-tierra/aqui-tierra-cardar-lana-tiene-suyo/4613880/